Rueda de prensa + Manifiesto

Hace unos días, Ikasle Abertzaleak e Ikasle Ekintza firmamos el siguiente manifiesto protestando contra la entrada de la ertzaintza en la universidad, etc. Hoy 24 de Marzo, ha sido la rueda de prensa.

Aquí os dejamos el manifiesto al cual nos adherimos:

 Pasa den otsailaren 11an Iñaki Goirizelaia Errektorearen iniziatibaz, UPVko Gobernu Kontseiluak EAEko Barne Sailarekin UPVren segurtasunari buruzko akordio bat sinatzeari baietz esan zion. Aipatu akordioak ongizate eta segurtasunaren aitzakiapean, komunitate unibertsitarioarenganako eta bereziki ikasleriarenganako kontrol sozialean urrats nabarmenak emango ditu. Izan ere, akordioa sinatzen bada, Ertzaintzak baimenik eskatu gabe edozein unibertsitateko eremutan egoteko eskubidea izateaz gain, beraien ikerketa ezberdinetarako baliagarriak izan ahal zaizkien datuak eskuratu ahal izango ditu unibertsitateko datu base edo bideobijilantzia kamerak erabiliz.

Adierazpen honekin bat egiten dugunok, akordio hau sinatzea unibertsitatearen berezko izaeraren aurkako eraso gisa ulertzen dugu. Jakituariaren eta pentsamendu kritikoaren tenplu beharko lukeen eremuan kontrol sozialak ez baitu inolako lekurik. Egun, unibertsitatean aurkitzen dugun eredu antidemokratiko eta poliziala (kamerak, segurtasun indar pribatuak…) elikatu besterik ez du egiten akordio berri honek, inposaketen aurrean borroka egiten duen mugimendu oro ixilarazi nahiean.

Azken urteetan unibertsitatean gatazka ugari egon direla ezin dezakegu ukatu. Hala ere, gatazka horiek Ertzaintzaren presentzia ezagatik sortu direla pentsatea oso irakurketa sinple eta arduragabea egitea da. Izan ere, indar polizialei gatazkak konpontzeko funtzioa egoztea akats oso izanik, akordioa sinatzeak demokraziaren balioaren debaluazioan sakonduko du eta hori ezin du inondik inora unibertsitatea bezalako instituzio batek egin.

Unibertsitatean egun aurkitzen diren gatazka ezberdinak ikasle nola gainontzeko sektore ezberdinen arteko eztabaida parte hartzaile eta erabakitzaileak sustatuz konpondu daitezkeela eta konpondu behar direla uste dugu, gustion hitza aintzakotzat hartu eta errespetatuz.

Beraz, adierazpen hau sinatzen dugun ikasle ordezkari garen eragile eta taldeok, UPVri orokorrean eta Iñaki Goirizelaiari zehazki, Barne Sailarekin sinatzera dihoan akordioa ez sinatzeko eskatzen diogu.  

Anuncios

2 comments

  1. “Eskatzen diozute”?

    Seguruenik putakume horri asko axolako zaio zuek esaten duzutena…

    Estatu Polizialaren aurka… BORROKA DA BIDE BAKARRA!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s