IKASLE GREBA

(más abajo está la misma entrada en castellano bajo el título “Llamamiento a la Huelga”)

Ikasle Ekintzak bat egiten du Urriaren 11rako mobilizazioetara dei egin duten sindikatuekin, hala nola Abertzaleak, Yesca, Regüelta, SEPC, Universidat, Liga Estudiantil Galega y Agir, Jaleo y SAT, eta Darreu.

Gure arrazoiak argiak dira: Madrileko gobernuak hezkuntza arloan egindako murrizketak ez ditugu onartzen. Ikasle guztientzako publikoa eta kalitatezko hezkuntza defendatzen dugu. Horregatik uko egiten diogu, tasen igoerari, ikasgaien desagerpenari eta gela bakoitzeko ikasle kopuruaren handipenari; hau baita Estatu osoan gertatzen ari dena. Neurri hauek guztiek gure karrera unibertsitarioen pobretzera eta degradaziora eramaten gaituzte.

Era berean, Ikasle Ekintzak herri bakoitzaren eskubide kutural eta linguistikoak defendatzen ditu. Horregatik, euskaraz ikastea erabakitzen dutenek, euren ikasketak gaztelaniaz bukatu behar izatean zeharo kezkatzen gaitu, urtez-urte irakasgaiak euskaraz jasotzeko aukerak murrizten zaizkielako. Ildo horretan, gure eskaera hurrengoa da: Ikasleriak aukera izan dezala karrera zein hizkuntza ofizialetan burutu nahi duen erabakitzeko.

Arrazoi hauengatik, Ikasle Abertzaleek Greba Orokorrerako egindako deialdiarekin bat egiten dugu, aurreko egunetan gure kideek esandakoa azpimarratuz: “Alternatiba bakarra da eskola publikoa, laikoa, herrikoia, patriarkagoaren aurkakoa, duina eta nazio bakoitzaren beharrizan linguistikoak eta kulturalak betetzen dituena”.

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s