UPV/EHUn Palestinarren alde, Israeli boikotaren alde!

Palestinarrekiko nazioarteko elkartasun eguna a den honetan, EHUko Leioako Campusean burututako kontzentrazio honetan zenbait puntu azpimarratu nahi ditugu.

-Lehenik eta behin, Israelgo estatua palestinar populazioarengan burutzen ari den sarraskia geratzera deialdia luzatu nahi dugu, pertsona, herri edo erakunde orori. Hitzez eta ekintzez genozidio hau salatzera deitu nahi ditugu hauek, eta guztietan lehen, UPV/EHUko ikasle, irakasle, langile eta instituzioak.

-Azken asteotan Israelek Gazan buruturiko eraso odoltsuak zapalkuntza honen kapitulu bat gehiago dira. Erasoa 10948tik etenik gabekoa da, erresistentziak ere etenik izan ez badu ere. Urrutirago joan gabe, Gaza gaur egun legez eta gizatasunez kanpoko kontzentrazio esparru bat da, bertako biztanleria, bere lur palestinarraren apur txiki batean bizitzeaz gain, muga itxien, eraso militarren zein kontrol armatuaren azpian bizitzera bihurtzen delarik. Isolamendu hau hautsi asmotan nazioarteko elkartasunez burututako kanpainak era odoltsuan erasotzen dira. Duela bi urte Mavi Marmara ontziko sarraskia, lehengo urtean Askatasunaren Ontzidiari erasoa, eta duela hilabete bat “Estelle” ontziaren legez kanpoko abordatzea adibide garbiak dira.

-Estatu eta agente sionistek burutu buruturiko eraso hauek nazioarteko legedi ororen gainetik, herri eta gizakien eskubideen gainetik eta nazio batuen asanbladaren beraren gainetik burutuak dira, inolako kezkarik gabe. Bide guzti horiek agorturik daude botere sionistaren sarren aurrean. Gauzak horrela, 2005etik gizarte zibil palestinarrak Israeli BDZ(Boikot, desinbertsio, zigor) kanpainara deitu du. Tresna honen eraginkortasuna argia da, Hegoafrikako Apartheidaren amaiera ekarri izanak argi azaltzen duenez. Kanpaina hau egunetik egunera helburuak betetzen ari da, Kirol, Akademia, Ekonomia, Politika zein kultura mailan Israelgo estatuaren normalizazio kanpaina eteten ari delarik. Horren eredu da bertako Kneset edo parlamentuak kanpaina honen aldekoak zigortzeko buruturiko legedia.

-UPV/EHUri dei egiten diogu ahal bezain azkar bat egin dezala Israeli BDZ kanpainarekin, Giza eskubideen defentsan egiten dituen posizio hartzeak egia bihurtu daitezen.Zentzu honetan, Azaroaren 9an Michael Shalev Jerusalemeko Hebrew unibersityko irakasleak Gizarte Komunikazio Zientzietara egindako bisitaren aurkako jarrera azaldu nahi dugu.

Izan ere, unibertsitate honen Apartheid jarrera argia da. Bestalde, ejerzito israeldarraren erasoetan parte hartzen duten soldaduei laguntz eman, teknologia militarra sustatu, kanpusak palestinarren lurrak konfiskatuz zabaldu edota Palestinarren bisitentzako “garbitasun” agiri poliziala exigitzen du.

-Boikot hau maila akademikoan ere ematez zeharo garrantzizkotzat jotzen dugu, gure unibertsitateetan Israel “herrialde normaltzat” ikus ez dadin, 1948tik hona sarraskia, garbiketa etnikoa, arrazan oinarritutako zapalkuntza eta fanatismo sektarioan oinarritua baita. Balore guzti hauek gure unibertsitatean lekurik ez dutela uste dugu, armagintzarako ikerkuntzaren edota banku handien presentziak halakorik pentsatzea zailtzen badu ere.

-Hala, Hauteskunde kanpainan den Goirizelaia errektoreari Giza eskubideekiko egiazko konpromisoa eskatu nahi diogu, genozidioa babesten dutenekin tratu oro etetera deituz, EHUk Israelen irudi garbiketaren edota zapalkuntzan oinarritutako ekonomiaren konplize izateari uzteko exijitzen diogu.

Bukatzeko, gaur arratsaldeko 19.30etan Bilboko Arriaga enparantzan burutuko den kontzentraziora eta Palestinarekiko elkartasunezko ekimen guztietara deialdia luzatu nahi dugu. baita israeldar presentziaren salaketa orokorrera ere. Herri mobilizazioaz eta gure herri, erakunde eta ordezkarien aurkakotasunaz bakarrik lor baitezakegu sarraskia geratu eta palestinarren etorkizuna eraikitzea.

Gora palestinarren borroka!

Euskal herrian Israeli Boikot!

-Ikasle Abertzaleak
-Ikasle Ekintza
-GKZ asanblada
-Ikasle Askeen Asanblada
-Komite Internazionalistak

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s