UNIBERTSITATEKO IKASLEEN KONTRAKO ERASO BERRIA: SENEKA BEKAK KENTZEA

Ikasle Ekintzak Heziketa, Kultura eta Kirol Ministeriotik iritsitako azken berrien inguruko gaitzespena erakutsi nahi du, 2013-2014an Seneka bekak kentzeari buruzkoak alegia. Hezkuntza publikoa are eta gehiago ahultzen duen eraso berri bat baita.

Hezkuntza Ministerioak murrizketa hau beharrezkotzat hartzen du. Haien esanetan beka orokorrei eman behar zaie lehentasuna, eskuragarri dauden baliabide guztiak hemen kontzentratuz.

Hala eta guztiz ere, ikasleriarentzat, seneka bekak ez dira luxu bat, haien hezkuntzarako tresna baizik. Europako Goi Mailako Hezkuntza Eremuaren (EEES) helburu estrategiko baten ez betetzea salatzen dugu, mugikortasun programena, gaur egun dauden oztopoak kentzeko eta hazkunde pertsonalarako aukerak, pertsonen eta erakundeen arteko lankidetza bultzatuz,  goi-mailako hezkuntza eta ikerketen kalitatea hobetzeko balio dutenak

Barne mugikortasun programa SICUE bekak mantendu arren, hauek ez dira nahikoak, ez baitauzkate dotazio ekonomikorik eta, beraz, mugikortasuna bere poltsikotik ordainduz, beste hiri batean bizi ahal diren ikasleentzat mugatuta dago. Berriro ere, Wert Ministroa errekurtso gutxiko pertsonak zigortzen ditu, ezin izango dituztenak estatu barneko mugikortasun bekak ordainketa ekonomikoekin hartu, ezin izango dira ezta ere unibertsitate-trukeen abantailetaz mesedetu. Beketan murriztea ez da hartu behar den bidea hezkuntza politiketan, ikasleriaren arteko berdintasuna arriskuan jartzen delako.

Azkenik Ikasle Ekintzatik hezkuntza komunitate osoa animatu nahi dugu gure eskubideak aldarrikatzeko: Guztientzako hezkiketa publiko eta kalitatezkoa.

logo IE

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s