LOMCEri EZ! Urriak 12 Manifestazioa Bilbon

Ikasle Ekintza – Izquierda Estudiantiletik LOMCEaren onarketa gogorki arbuiatzen dugu:

1. Sexista izateagatik: Diru publikoarekin sexuaren arabera bereizitako eskolak finantzatzea zilegitzen duelako, hezkidetzari eta gizarte inklusioari kontra eginez.

2.Neoliberala izateagatik: Lege honen arabera hezkuntzaren helburua ekonomian lehiakortasuna sustatzea da. Honen bidez merkatuen beharrak ikasleen hezkuntzaren aurretik jartzen ditu. Gainera filosofia bezalako pentsamendu kritikoa sustatzen duten ikasgaiak ezabatzen ditu eta lanbide heziketa ikasten dutenak enpresentzako eskulan merke bihurtuko dituzte.

3. Eleaniztasunaren kontra doalako: Euskara eta beste hizkuntz koofizialak espezialitatezkoak izatera pasatzen dira, gaztelerazko ikasgaiak gehitzen hizkuntz koofizialak minorizatzen.

4. Autoritarioa izateagatik: Eskola kontseilu eta Gurasoen Elkarteei boterea kenduz. Erabaki gehienak eskolako zuzendariak hartuko ditu.

5. Antidemokratikoa izateagatik: Eskola komunitatearen(irakasle, ikasle eta gurasoak) adostasunik gabe idatzitako legea.

 6. Zentralizazio gehiago: Irakasgai nagusiak (totalaren %65a gutxi gora behera) gobernu zentraletik ezarriko dira. Autonomia erkidegoek ezingo dituzte espezialitatezko ikasgaien edukiak erabaki.

 6. Bereizketaren aldekoa delako: Eskola ibilbidean txikitatik hainbat errebalida  egingo dira, ikasteko ‘balio dutenak’ eta ‘balio ez dituztenak’ ezartzen.

 7. Erlijiosoa izateagatik: Eliza katolikoak eskauta erlijio ikasgaiak batez bestekorako balioko du. Honen bidez emakumeari bereziki eragiten duten hainbat balore (sexualitatea, ugalketa etab.) arriskuan jarriko dira.

 8. Funtzionarioen prekarietatea handitzen  duelako: Irakasleen eskola-orduak gora egingo dute baita funtzionaroei esleitutako zentroa aldatzea eta haien espezialitatezkoa ez den ikasgaiak irakastea behartzeko aukera ematen du.

Guzti honengatik eskola komunitate osoari (guraso, ikasle eta irakasleak) arrazoi ideologikoengatik gure hezkuntza publikoa txarrera eramango duen inposatutako lege honen kontra mobilizatzeko deia egiten dugu.

Urriak 12 denok kalera! ¡Kalitatezko hezkuntza publiko, antisexista, doako eta laikoaren alde!

Image

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s