WERT: EZ ZAITUGU SINESTEN: A21 DANOK KALERA!

Azken urteetan, UPV/EHUko ikasleok hezkuntza publikoa jasan dituen eraso neoliberalen aurka mobilizatu izan gara. Borroka horietan “Bolonia”, “EU 2015” edo azkenengoetan “LOMCE” bezalako ereduak azaltzen ziren. Gaur egun, proiektu hori guztiek aurrera eramaten ari direla ikus dezakegu: unibertsitateko langileoi soldatak bere horretan utzi dizkigute, urtero tasen igoera jasaten dugu, bekak eskuratzeko baldintzak gogortzen dizkigute, mugikortasun beken ezabapen progresiboa ematen ari da… Hau da, soldata altuentzako hezkuntza eredua eraikitzen ari direla argi utzi digute, nahiz eta horrek justizia sozialaren deuseztapena suposatu. Gainera, proposatzen duten Unibertsitate eredua gero eta antidemokratikoagoa da, Hezkuntza Komunitatearen papera murriztu nahi dutelako enpresei eta botere ekonomikoei atea irekitzeko.
Izan ere, irakaskuntza ertainok (ikastetxeak eta FP), azaroak 20, asteazkenean, Senatuan LOMCEren onarpena pairatuko dugu. Lege honek suposatzen du txikitatik errebalidak egin behar izatea, erlijioari orduak eskaintzea, Estatuko hizkuntz koofizialei denbora kentzea eta diru publikoarekin eskola segregazionistak finantzatzea. Hau da, gizartearen lehiakortasuna bultzatzen duten eta ez kohesioari bideratuta dauden neurriak aurrera eramango dira. Formakuntza Profesionalean, “FP dual” deituriko eredu bat proposatzen digute, Alemaniako hezkuntza sistematik hartutakoa, enpresentzako lanpostu merkeak eskuratzeko.
Neurri guzti hauek, orain arte izan dugun hezkuntza sistema publikoaren ezeztapena dira, eta, hori dela eta, ikasleon betebeharra borrokatzea da. Lehengo hezkuntza sistema hutsegitez beteta bazegoen ere, LOMCEk, EU 2015 eta etorriko diren beste hezkuntza proiektuek, geneukanaren akatsak gaindituko dituzte. Hurrengo belaunaldiek jasoko duten heziketa guk jaso dugunarekin ez du zerikusirik izango, adibidez, botere ekonomikoekin lotuagoa egongo delako, adoktrinatzaileagoa izango delako eta segregazioa bultzatuko delako. Horregatik, eragile sozialek (IE, Eraldatu, IA eta GKK) antolatutako mobilizazioetan parte hartu behar dugu. PPko Gobernuak neurri hauen onarpenean bakarrik dagoela eta ikasleria ez dagoela ados jakin dezan ikasleon eginkizuna borrokatzea da.
Hezkuntza publikoa, doakoa, edozein klase sozialaren esku dagoena, ez sexista, laika eta kalitatezkoa defendatzen baldin baduzu, datorren azaroaren 21ean honako manifestazio deialdietan elkar ikusiko dugu:
Bilbo: 12.30 Sarriko Fakultatea
Donosti: 11.00 Ikasgelategia
Gasteiz: 12.30 Bilbo Enparantza
HEZKUNTZA EZ DAGO SALGAI. DEFENDA DEZAGUN!

A21 Denok kalera

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s